jueves, 8 de enero de 2009

Aisialdia eta Bidejokoak

Denok dakigunez gaur egungo aisialdian teknologiak hedapen ikaragarria jasan du, bai helduengan ba txikitxoengan. Bizi dugun errealitateari erreparatuz berehala ohar gaitezke egoeraz: egun oso normala da lhen hezkuntzan diharduten gaztetxoak etxean bideojokoetara jolasten ikustea edota kalean, kanpora atera daitezkeen kontsola eramangarraekin.
Honelako haur gazteak dituzten gurasoei galdetzen badiegu ezta oso zaila izango noizbait honelako tresnaren bat erosi duen norbait topatzea. Izan ere, guri telebista eta bestelako jostailu batzuekin egin izan dizkiguten txantaiak (adibidez, etxerako lanak bukatu arte ez dago telebista ikusterik!) gaur egun, honelako makinatxoekin errepikatzen omen dira.
Nik ulertzen dut, sarritan, tresna hauek umeengan eragin itzela izaten dutela, egoera astiro aztertzen badugu honen atzean diru mordoa dagoela konturatuko gara. Gaur egun bideojokoen munduak Hollywoodeko superprodukzioek baino diru gehiago mugitzen dute. Horrela jarrai dadin inbertitzen den diru kopurua ondorioz, erraldoia izaten da. Hainbeste baliabide jarri eta gero ez da harritzekoa hasieran aipatu dudan egoera hau.
Nire aburuz gaur egun bideojokoek garrantzia handiegia bereganatu dute, ume askoren aisiaren zati handiegia suposatzen du eta honegatik beste aisialdi mota batzuk, betikoagoak, sinpleagoak direnak alde batera utzita mezpretxatzen dira.
Kalean lagunekin jolastearen orduak murrizten hasi dira, ez dut alarmista iruditu nahi baina hein batean horrela dela ukaezina deritzot.
Honez gain gaizki eramanda dagoen alor bat dela diote zenbait adituk, gurasoen gehiengoak jokoak erosterakoan haurren eskakizunak betetzera mugatzen direlako, sarritan gomendatutako adina eta eduki berezien aldea begiratu ere egiten ez dutelako.
Bideojokoen industria sexismoa, arrazismoa eta bestelako jokaera inmoralak bultzazeaz errundu dute maiz, batez ere biolentzia sustatzeagatik. Nik ez diot ezetz, dakidanez gehien saltzen diren jokuak tiroenak direlako, baina gizarteko beste hainbat tokitan aurki ditzakegu honelako jarrerak era zuzenago eta gordinago batean bultzatzen dituzten tresnak daude (musika, filmeak, teleista...) eta hoiei jaurtikitako erasoak ez dira horrenbesterakoak izaten. Aipagarria deritzot zenbaitetan jokuen arduradunek epaiketak izan dituztela honengatik (batzuetan arrazoiarekin beste batzuetan batzen itsukeria hutsagatik).
Bestalde, beste tresna batzuekin egiten den (Internet, telebista...) bezala nik hau pentsatzen dut, bideojokoak, ongi erabiliz gero gizakiaren hezkuntza eta garapenerako tresna bilaka daitekela, betiere bere erabilera neurtzen den bitartean.
Honegatik denontzat gomendagarriak izan datezkeen joku pare bati buruz ere idatziko dut.

No hay comentarios: