jueves, 8 de enero de 2009

Aisialdia eta Bideojokoak / BUZZ, Playstation 3ko jokoa

Joku sinple eta dibertigarri batez mintzatzera noakizue orain, BUZZ deritzon joku honekin lau pertsona josta daitezke aldiberean. Berez telebistako lehiaketa programa baten antza dauka. Diru kopuru ona balio duen kontsola hau erosi ondoren 30€ko prezioa dauka jokuak eta honekin datozen gehigarriak. hauen artean jokora jolasteko lau (pertsona bakoitzak bana) mando berezi eta hauen hartzaile (Bluetoothen bidez) bezala jokatzen duen pen drive antzeko bat daude, kontsolaren beraren USB portutik sartzea besterik behar ez duena.

BUZZ-eko mandoak oso erabilerrazak dira

Jokua orokorrean galderak ongi erantzutean datza, galdera gehienetan lau aukera ezberdin izango ditugu hautagai. Gero, jokua zati txikietan banatu eta berezitasun batzuk sartzen ditu txanda ezberdinetan: bonba edo "patata errea" modua, hatz azkarrena (ongi erantzuten dutenek bizkortasunaren arabera puntu gehiago jasotzen dituzte), lapurretan (ongi erantzuten duenak beste bati lapurtzen dizkio puntuak), pastel-guda (zuzen erantzuten duen lehenak pastela jaurtitzen dio gura duenari, bakoitzak bi pastelkada jasaten ditu)... eta guzti honen atzetik amaiera dator. Bertan bakoitzak lortu dituen puntuen araberako denbora kopuru bat jasoko du. Hemen egingo diren galdera ahalik eta azkarren erantzutea komeni da, baina gaizki erantzunez gero denbora gelditu eta beste zatitxo bat kenduko zaie jokalariei. Erantzun zuzena ematen duen lehena bazara denbora pixka bat gehiago emango zaizu baina lehena ez bazara zure horretan geldituko zara. Aipagarria da froga honek duela balio handiena eta txarto hasi arren azkenean gehien eustea lortzen badugu garaiel suertatuko garela.
Galderen artean gutxi gora-behera denetari aurki dezakegu: kirolak, artea, asmakizuna, kultura orokorra, filmeak, telesailak, natura...
Garrantzitsua da jokua euskaraz ez dagoela esatea, ingeleraz, frantsesez, gazteleraz eta abar egon arren honelako jokoak ez baitira euskaraz ekoizten.
Hala ere, jokuaren bidez internetera bagoaz han gai guztietako galdera sortak sortzen ditu jendeak eta posible litzateke galderak euskaraz egin eta sarean eskegitea.
Batzuk haratago joan dira eta joku hau profitatuz beste telebista programa batzuen kopiak egin dituzte, pasa den astean "Password" izeneko lehiaketaren eredua kopiatuta galdera sorta bat ikusi nuen.
Lagunartean zein familian jolasteko oso dibertigarria da, partida osoa botaz gero 15-20 minututan zehar luza daiteke, gainera, kablerik gabeko mandoak oso erosoak dira, hori bai, etzazu ahaztu non utzi duzun!


Hemen duzue bideo bat, jokoa nolakoa den ikus dezazuen. Zoritxarrez, ingelesez dago.

No hay comentarios: