Hemen aurkeztu nahi dizuedan jokua iraultza sortarazteko grinarekin kaleratu zuten, beharbada lortutako ospea ez da hainbestereako izan baina argi utzi bere proiektuaren berezitasuna. Gaur egun normalean grafiko hoberenak dituzten jokoak izaten dute arrakasta gehien eta jokuen gai nagusiak futbola, tiroak eta auto-lasterketak izan ohi dira.
Betiko zurrunbilo teknologiko amaigabe honetan ideia oso berezi batek bultzatzen zuen ideia bat agertu da. Berez jokua aspaldiko jokuen antzekoa da, hau da, toki batean hasi eta 2D-ko mundu batean irteerako atea aurkitu behar dugu maila gainditzeko. protagonistak zakuaren ehunaz egindako panpin batzuk dira, jauzi eginez eta ahal duten tokietara oratuz soilik helmugara iristea lortu behar dutenak. Helburu honekin lotuta beste bat dago zuzenean lotuta, bidean ahalik eta pieza eta zati gehienak hartzen joata, gero azalduko dut zertarako. Maila bakoitzera sartu baino lehen bertan lortu ditugun pieza kopuruaren ehunekoa erakusten zaigu.
Joku honetan ere lau jokalarik aldiberean jolasteko beta izango dute, etxean ez bada lagunak interneten aurkitzeko aukerarekin. Falta zaizkigun piezak lortzeko (jokuaren mailetan/pantailetan) edota beste jokalari batzuek sortutako mailez gozatzeko konekta gaitezke sarera baita ere.
Joku bitxia da benetan, bere izatearen arrazoia zera dela diote, pertsona bakoitza mundu zabal bat dela eta honez gero gauza guztiz berezi eta bakarrak sortzeko gai dela. Horregatik programatzaileek beraiek erronkatzat hartu zuten joku berezi hau eta mailak (pantailak) sortzerakoan jokalariek dauzkaten haina baliabide erabili zituzten, "tranparik gabe".
Azken finean mailak gainditzearen benetako helburua hau da, bertan ezkutatuta duden pieza guztiak lortzea, gero hauekin maila guztiz bakar eta berriak sortzeko.
Aitortu beharra dago pantaila editore oso konpletoa denez gero mailak sortzen hasi baino lehen tutorialetan zenbait ordu pasatu beharko ditugula baina behin ulertuz gero ez dago inolako mugarik!
Zenbait pertsonek egindako pantailei erreparatuz dnetarkikusi dut, ingeniariak egindakoak ziruditenak, benetan ederrak ziren mailak, sinple eta entretenigarriak...
Ia osorik pertsonaliza daitekeen beste gauza bat gura panpinaen itxura da, denetarik baitago: ehunaren kolore ezberdinak, mota askotako txano, soineko, prakak...
Amaitzen joateko jokuaren ezaugaritxo batzuk aipatuko ditut, betio 2 dimentsiotan egina egon arren (hau da, beti bezala ezkerretik eskuinera joatea, aspaldiko Mario Bros.en legez) grafikoak azken boladakoak dira, ikusgarriak benetan. honi gehitzeko badu beste berezitasun bat, 2D-koa izan arren hiru kale bezala ditu, hots, bidearen hiru sakontasun maila, honela sakontasun ezberdinetara dauden plataformaten egiten dugu salto eta sarritan sekretu asko ikusten ez den baina hor atzean dagoen bidetan egon ohi da.
Azpimarragarria deritzot joku honek norberaren sorkuntzarako egin dezakeen mesedea eta gehitzeko aipatu nahi dut jokuak kooperazio txoko piloa daukala, eremu hauetan 2, 3 edo 4 jokalari egotea ezinbestekoa izango da bertako helburua lortzeko.
Hemen laukote bat ikus daiteke Little Big Planetera jolasten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario