domingo, 21 de diciembre de 2008
Aisialdia eta Literatura
Hasteko bere erabilera jaitsi egin da, gizartearen zati handi batek nahiago du informazioa modu azkar eta errazago batean jaso, horregatik jotzen du entzunezko (MP3, irratia...) eta ikus-entzunezkoetara (telebista, filmeak, internet...) sarriagotan.
Hala ere, irakurketarena mendeetan zehar iraun duen euskarri bat izanik ez da egun batetik bestera desagertuko eta hau gertatzen uztea gure aldetik inozokeria bat izango litzatekeela deritzot nik. Izan ere, irakurketak irekitzen dizkigun bisaiak ezin dizkigu beste edozein arte espresiok ireki, literaturaren erabilerak irudikapena edertzen du, ideia eta balore berriak asimilatzen laguntzen du eta beste abantaila batzuen artean ortografia hobetzen du.
Arazoa da gaurko egoeran beherantz dihoan zerbait dela, hots, gero eta gutxiago irakurtzen da paperezko euskarrian (komunikabide zein literaturan). Gure eginbeharretako bat hurrengoei literaturaren abantailetaz gozatzen irakastea dela deritzot nik. Horretarako gu hasi beharko ginateke teknologiaren euskarri honi behar duen erabilera ematen, datozenentzat eredu izan gaitezen.
Azken finean euskarri bakoitzak bere izaera eta alde ederrak ditu, literaturarena bultzatzeko itxaropenarekin haurrentzako zenbait obra gomendatuko ditut hemendik aurrera.
martes, 9 de diciembre de 2008
Uztaien jokoa (bertsio kooperatiboa)
Izan ere, Joko honen alderik negatiboena seguraski hau izango litzateke: normalean eta talde nahiko handiak direnean, jokoaren hasieran kanporatuak izaten direnak batzuetan denbora nahikoa itxaron behar izaten dutela hurrengo jokaldia hasi arte.
Horregatik eskainiko dut nik joko honen bertsio kooperatiboa. Honetara jolasteko behar dena bertsio lehiakorrean behar den berbera da: jokalariak, espazio pixka bat, zenbait uztai eta musika sorteen duen norbait edo zerbait.
Hemen ere, helmuga desberdina izan arren oso sinplea izaten jarraituko du, bestean helburua musika gelditzean uztai bat aurkitzea bazen hemen denok uztai batean edo bestean bukatzea izango da. Beraz, ezinbesteakoa izango da, lurra zapaltzekotan, jende orok uztai baten barruan egitea. Honek ondo irteteko taldeko trikimailu piloa onartuta egongo da: askoren artean jendea airean eustea, oin bat uztai barruan sartu eta bestea lurra zapaldu gabe mantentzea, hankak uztai barruan izan arren gorputza kurrera ez erortzeko beste kideen oreka profitatzea…
Joko honek asti dibertigarria pasatzen laguntzeaz gain gue lagunengana gehiago hurbiltzen lagun diezaguke.
Gainera, lehiazko bertsioan bezala zailtasuna handitzen duen eragile bat dago, musika gelditzen den bakoitzean uztai kopuru bat kentzen dela, kasu honetan, lehia handitu beharrean kooperazioa indartuz.
Hona hemen joko honetara jolasteko argibide batzuk.
Joko Kooperatiboak Hezkuntzaren Aisialdirako tresna erabilgarri bezala
Jakin badakigu joko mota ezberdin asko daudela eta batez ere, heziketa fisikoko irakasleek hauen arteko bereizketatan adituagoak izaten direla. Horregatik joko mota baten inguruan hasiko naiz, honetarako aukeratu dudan joko multzoa zera da, joko kooperatiboena
Ikasketak burutzen joan naizen heinean joko mota hauenganako izan dudan iritzia aldatzen joan da, hasieran, lehen ezagutu nituenean mundu berri bat ezagutzea bezalakoa izan zen. Berehala gogoratu nuen ni eskolako ikasle nintzela zein garrantzia txikia eman zitzaien eta honek nahiko sumindu ninduen. Izan ere, niretzat gaur egungo bizitza beharbada lehiakorregia da, ez dugu guztion arteko indarrak behar den bezala biltzen ikasi eta honek eragin zuzena dauka gizakiak egiten duen akzio orotan. Honetaz aparte badu eragina beste gauza garrantzitsu batean, hots, gizakiaren jarreran hain zuzen. Hezkuntzan jardungo dugunoi ez liguke bakarrik interesatu behar etorkizuneko langileak izango direnen eraginkortasun laboral eta ekonomikoek, hauek izango dituzten giza-harremanetarako gaitasunak eta batera lan egiteko onuragarriak izan daitezkeen ezaugarriei ere erreparatu beharko geniela deritzot.
Aitortu behar dut joko (gure iazko irakasle baten arabera ez da guztiz zuzena “jolas kooperatiboak” erabiltzea) hauekin obsesionatu egin nintzela beharbada eta betiko ohizko joko zein jolasak maila baxuagokoak zirela pentsatzen hasi nintzela. Azken finean, nire lehengo ikuspegiaren arabera batak-bestearen aurkako joko hauek gure barneko agresibitate eta indibidualismoa areagotzen zuten. Nik klaseak ematea lortzean, aspaldiko hainbat joko lehiakorren ordez joko kooperatibo batzuk sartuko banituzke seguruenik emaitza gehienak positiboak izan behar zirela pentsatzen nuen.
Gero eta konfidantza handiagoz sinesten nuen hau nire ikuspegia aldatzen hasi zenean. Irakasle batek hiru joko klasetan banatu zituen guztiak, aitortu zigun ez zela ikuspegi unibertsal bat gakoa ulertzeko modu bat baizik. Banaketan jokoak honela sailkatu zituen: lehiazkoak, kooperatiboak eta indibidualak. Indibidualen alde positiboak berehala ulertu nituen, bakarka garatzea bizitzan ezinbestekoa den beste gauza bat baita. Kooperatiboekin ere niretzat oso positiboak ziren baloreak lantzen ziren: elkarrekintza, elkarri laguntzea, denok batera hobetzea, helburu komun bat bilatzea… eta azkenik lehiakoetara heldu ginenean aurpegi pesimista jarri nuen, gaur egungo hainbat arazoren zeharkako errudun balitz bezala. Irakasleak argi eta astiro azaldu zigun, seguraski urteetan zehar larregi erabili izan den joko multzoa izan den arren ahaztu behar ez den taldea osatzen dutela argi utzi zigun, izan ere berak esan zuen bezala: “lehia guztiz naturala da”. Gainera, beste joko taldeek bezala, beste taldeek eskaintzen ez dituzten ezaugarri eta aurrerapen positiboak jartzen ditu erabiltzaile ororen esku.
Hau guztia azaldu ondoren zera esan nahi dut, orain ikuspegi pixka bat objektiboago batetik ikusi arren nahiko joko kooperatibozalea izaten jarraitzen dudala eta horregatik landuko dudala honi buruzko zerbait nire blogean bertan.
miércoles, 3 de diciembre de 2008
Chihiroren Bidaia filma
Aurkeztu gura dizuedan pelikula "Chihiroren Bidaia" deitzen da. 2001ean sortu zen Japonian Hayao Miyazaki zuzendariaren eskutik eta 125 minutuko iraupena du. Animea da, hau da, marrazki bizidun japoniarrez hitz egiten ari naiz baina honelako filmeetara ohituta ez dagoenari ere gomendatzen diot. Izan ere, nik13 urterekin ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta oraindik ondo landutako zerbait dela pentsatzen jarraitzen dut.
Lehengunean 9 urte dituen nire lehengusina txikiari eman nion etxean astia zuenean ikus zezan eta oso gogoko izan zuela esan zidan. Nire iritziz dituen ezaugarririk garrantzitsuena zera dira, irudikapen zor baina ederrez betetako istorioa dela eta adin guztiei zuzenduta dagoela. Gainera, zehar lerrotan helarazi nahi dituen ideiak interesgarriak eta didaktikoak suerta daitezkela uste dut. Beranduago ikusi ahal izan dudan bezala Japonian, munduko beste hainbat tokitan (gurean) bezala zenbait arazo pil-pilean eta finkatu gabe jarraitzen dute (naturaren suntsipen basatia, nortasuna mantenduz heldutasunera heltzea, zekenkeria eta zikoizkeria ekiditzen butzatzea)
Tristeena litzateke nik dakidanez VHS formatuan irten zela euskaratuta, beharbada norbaitek lortuko zuen DVD kalitatean. Gainera pena ematen dit zeren irudiak oso ondo landuak daudela deritzot, baina gaur egun bideo zahar haietako irudi zein soinu kalitatea ikustean aldaketak berehla nabarmentzen dira. Esan didateanagatik lor daiteke beste hizkuntza bateko filme honen DVDa hartu eta nik daukadan zintaren soinua itsastea, lortzen badut izango duzue horren berri.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot gure gelako Ander Abadia Zallori, filmearen zatitxo hau lortu didalako.
Euskara eta ikus-entzunezko erabilerak
Beste herrialde batzuetatik ekarritako materialen baimenak lortzeko arazoak izaten dira sarritan, batzuetan baimen hauek beranduegi eskuratzen dira eta telebistan agertzen direnerko jadanik ez dira ikusleentzako interesgarriak izaten (adibidez gazteleraz telesail bera aurreratuago doalako). Aipatu beharrekoa da baita ere zenbaitetan beste lurraldetatik ekarritako material oso gozagarriak kaleratu direla euskaraz, telebistaz zein dendetan. Kasu hauetako askotan gure ikus-entzule kopuru txikiak lagundu digula esab dezkegu, izan ere, sarritan, tele-sail zein filmeentzako baimenak kopuru honen arabera ordaintzen baitira. Abantaila honek ikus-entzunezko material batzuk (oso gutxi, ordea) euskal esparruan estatukoan baino arinago agertzea ekarri du.
Lanak Euskal Herrian bertan sortzen direnean intentzio onez eta lan handiz egiten dira baina hemen ditugun baliabide eta langile kopuruak zein dira beste batzuekin alderatu.
Lan hauek plazaratzerakoan iragarki eta antzekoen bidez indartzen saiatzen dira, egiten den ahalegin hau ondo dagoen arren nire aburuz ez da nahikoa, filme zein telesail hauek sortzen diren bezala zenbait kopia ikastetxeetara bidali beharko lituzkete. Gaur egungo guraso gehienek ez baitute bilatzen beraien haurrentzako euskarazko material askorik, orokorrean internetetik Estatu Batuetako animaziozko azken filmea gaztelaniara itzulita jaistera mugatzen dira.
Gainera, aurrerapen gurpil zoro honek euskara harrapatuko ote duen pentsatzen dut batzuetan: telebista digital berriak aukera gehiago eskaintzen dizkigula diote, gogoratzen dut Flymusic zeritzon musika kate bat Disney Channelegatik ordezkatu zuenekoa. Azkenaldian hurbil ditudan haurrei galdetzen ibili naiz eta kate amerikarraren programak orokorrean gehiago atsegin dituzte. beharbada, baliabide aberatsagoekin eginda daudelako edota jadanik euskaraz ekoizpen hauetaz gozatzeko gaitasuna galtzen hasiak direlako.
Horregatik deritzot egoerari aurre hartu behar zaiola, euskarara itzulitako material gehiena sareko tokiren batean multzokatu beharko genuke (berriz errepikatuz) gure baliabideak eskasagoak direla eta.
Adibidez, jo dezagun euskarazko programen itzultzaileen gaira, urteetan zehar ahots berberak entzun ahal izan ditugu, hau aldatu beharreko egoera bat da. Gure kutura eta hizkuntzaren iraupena bermatu nahi badugu behar bezalako berriztapenak egiten joateko gai sentitu behar gara. Nire iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta bere kasuan Euskal Telebistak itzultzaile gehiago eskuratu beharko lituzkete.
Denok dakigun bezala, joan den mende hau pasatu den heinean euskararen egoera asko aldatu baita: lehendabizi, esparru publikoa erdadarak menperatu eta euskarak esparru pribatuan aurkitu zuen bere gotorlekua. Gero, euskarak arlo publikora zabaltzeko baimena lortu zuenean esparru pribatuan ahultzen hasi zen. Azken urte hauetan euskarak iraun duen toki askotan, zoritxarrez ume eta gazteentzako hizkuntza bezala geratu da. Orain, Espainia, Frantzia zein AEBtatik datozen materialek orain arte euskara iraunarazteko berebiziko garrantzia izan duten tresnei tokia kentzen hasi dira.
Ez dut pesimista iruditu nahi baina zerbait egiten ez badugu euskarak kualitatibo zen kuantitatiboki eragin negatiboak jasango dituela deritzot.
Horregatik intesgarriak iruditu zaizkidan zenbait materialei burzko informazioa eskegitzeari ekingo diot, ahal dela non aurki daitekeen argituz.