Zoritxarrez, beste gauzen artean teknologiari esker euskararen egoera hobetzen doan arren ezta nahikoa. Izan ere, euskal komunikabideek haur eta gaztetxoentzako euskarazko materialak eskaintzen saiatzen diren arren oraindik ezta nahikoa. Urtean argitaratzen diren euskarazko lanek, intentzio ederrak izan arren azkenean ez baitute beraien helburua guztiz lortzen. Tristea bada ere errealitate nahiko gordina jasaten ari gara gai honetan:
Beste herrialde batzuetatik ekarritako materialen baimenak lortzeko arazoak izaten dira sarritan, batzuetan baimen hauek beranduegi eskuratzen dira eta telebistan agertzen direnerko jadanik ez dira ikusleentzako interesgarriak izaten (adibidez gazteleraz telesail bera aurreratuago doalako). Aipatu beharrekoa da baita ere zenbaitetan beste lurraldetatik ekarritako material oso gozagarriak kaleratu direla euskaraz, telebistaz zein dendetan. Kasu hauetako askotan gure ikus-entzule kopuru txikiak lagundu digula esab dezkegu, izan ere, sarritan, tele-sail zein filmeentzako baimenak kopuru honen arabera ordaintzen baitira. Abantaila honek ikus-entzunezko material batzuk (oso gutxi, ordea) euskal esparruan estatukoan baino arinago agertzea ekarri du.
Lanak Euskal Herrian bertan sortzen direnean intentzio onez eta lan handiz egiten dira baina hemen ditugun baliabide eta langile kopuruak zein dira beste batzuekin alderatu.
Lan hauek plazaratzerakoan iragarki eta antzekoen bidez indartzen saiatzen dira, egiten den ahalegin hau ondo dagoen arren nire aburuz ez da nahikoa, filme zein telesail hauek sortzen diren bezala zenbait kopia ikastetxeetara bidali beharko lituzkete. Gaur egungo guraso gehienek ez baitute bilatzen beraien haurrentzako euskarazko material askorik, orokorrean internetetik Estatu Batuetako animaziozko azken filmea gaztelaniara itzulita jaistera mugatzen dira.
Gainera, aurrerapen gurpil zoro honek euskara harrapatuko ote duen pentsatzen dut batzuetan: telebista digital berriak aukera gehiago eskaintzen dizkigula diote, gogoratzen dut Flymusic zeritzon musika kate bat Disney Channelegatik ordezkatu zuenekoa. Azkenaldian hurbil ditudan haurrei galdetzen ibili naiz eta kate amerikarraren programak orokorrean gehiago atsegin dituzte. beharbada, baliabide aberatsagoekin eginda daudelako edota jadanik euskaraz ekoizpen hauetaz gozatzeko gaitasuna galtzen hasiak direlako.
Horregatik deritzot egoerari aurre hartu behar zaiola, euskarara itzulitako material gehiena sareko tokiren batean multzokatu beharko genuke (berriz errepikatuz) gure baliabideak eskasagoak direla eta.
Adibidez, jo dezagun euskarazko programen itzultzaileen gaira, urteetan zehar ahots berberak entzun ahal izan ditugu, hau aldatu beharreko egoera bat da. Gure kutura eta hizkuntzaren iraupena bermatu nahi badugu behar bezalako berriztapenak egiten joateko gai sentitu behar gara. Nire iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta bere kasuan Euskal Telebistak itzultzaile gehiago eskuratu beharko lituzkete.
Denok dakigun bezala, joan den mende hau pasatu den heinean euskararen egoera asko aldatu baita: lehendabizi, esparru publikoa erdadarak menperatu eta euskarak esparru pribatuan aurkitu zuen bere gotorlekua. Gero, euskarak arlo publikora zabaltzeko baimena lortu zuenean esparru pribatuan ahultzen hasi zen. Azken urte hauetan euskarak iraun duen toki askotan, zoritxarrez ume eta gazteentzako hizkuntza bezala geratu da. Orain, Espainia, Frantzia zein AEBtatik datozen materialek orain arte euskara iraunarazteko berebiziko garrantzia izan duten tresnei tokia kentzen hasi dira.
Ez dut pesimista iruditu nahi baina zerbait egiten ez badugu euskarak kualitatibo zen kuantitatiboki eragin negatiboak jasango dituela deritzot.
Horregatik intesgarriak iruditu zaizkidan zenbait materialei burzko informazioa eskegitzeari ekingo diot, ahal dela non aurki daitekeen argituz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario