miércoles, 3 de diciembre de 2008

Chihiroren Bidaia filma

Ikus-entzunezkoi buruz hainbeste berba egin ondoren lotsagarria litzaeke ezer gomendatu gabe kritika egin eta ihes egitea. Horregatik erabaki dut zuek film bat ikustera animatzen saiatzea.
Aurkeztu gura dizuedan pelikula "Chihiroren Bidaia" deitzen da. 2001ean sortu zen Japonian Hayao Miyazaki zuzendariaren eskutik eta 125 minutuko iraupena du. Animea da, hau da, marrazki bizidun japoniarrez hitz egiten ari naiz baina honelako filmeetara ohituta ez dagoenari ere gomendatzen diot. Izan ere, nik13 urterekin ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta oraindik ondo landutako zerbait dela pentsatzen jarraitzen dut.

Lehengunean 9 urte dituen nire lehengusina txikiari eman nion etxean astia zuenean ikus zezan eta oso gogoko izan zuela esan zidan. Nire iritziz dituen ezaugarririk garrantzitsuena zera dira, irudikapen zor baina ederrez betetako istorioa dela eta adin guztiei zuzenduta dagoela. Gainera, zehar lerrotan helarazi nahi dituen ideiak interesgarriak eta didaktikoak suerta daitezkela uste dut. Beranduago ikusi ahal izan dudan bezala Japonian, munduko beste hainbat tokitan (gurean) bezala zenbait arazo pil-pilean eta finkatu gabe jarraitzen dute (naturaren suntsipen basatia, nortasuna mantenduz heldutasunera heltzea, zekenkeria eta zikoizkeria ekiditzen butzatzea)

Tristeena litzateke nik dakidanez VHS formatuan irten zela euskaratuta, beharbada norbaitek lortuko zuen DVD kalitatean. Gainera pena ematen dit zeren irudiak oso ondo landuak daudela deritzot, baina gaur egun bideo zahar haietako irudi zein soinu kalitatea ikustean aldaketak berehla nabarmentzen dira. Esan didateanagatik lor daiteke beste hizkuntza bateko filme honen DVDa hartu eta nik daukadan zintaren soinua itsastea, lortzen badut izango duzue horren berri.



Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot gure gelako Ander Abadia Zallori, filmearen zatitxo hau lortu didalako.

No hay comentarios: