Bada, joko kooperatiboekin hasteko oso gogoko dudan bati buruz hasiko naiz, uztaien jokoarekin hain zuzen. Dakizuen bezala, uztaiekin egin ohi den jokorik ezagunena zera da, aulkiekin ere egiten dena, hau da, musika jarri, dauden jokalari kopurua baino uztai bat gutxiago jarri eta musika gelditzen denean bakoitzak bere gotorlekua bilatzea. Hau betidanik erabili den Joko erraz, dibertigarri eta azkarra dugu, eta ez da honelako jokoen aurka kanpaina egiteagatik, antzekoak eta Haiek bezain baliagarriak izan daitzekeen beste aukera batzuk eskaintzeagatik baino.
Izan ere, Joko honen alderik negatiboena seguraski hau izango litzateke: normalean eta talde nahiko handiak direnean, jokoaren hasieran kanporatuak izaten direnak batzuetan denbora nahikoa itxaron behar izaten dutela hurrengo jokaldia hasi arte.
Horregatik eskainiko dut nik joko honen bertsio kooperatiboa. Honetara jolasteko behar dena bertsio lehiakorrean behar den berbera da: jokalariak, espazio pixka bat, zenbait uztai eta musika sorteen duen norbait edo zerbait.
Hemen ere, helmuga desberdina izan arren oso sinplea izaten jarraituko du, bestean helburua musika gelditzean uztai bat aurkitzea bazen hemen denok uztai batean edo bestean bukatzea izango da. Beraz, ezinbesteakoa izango da, lurra zapaltzekotan, jende orok uztai baten barruan egitea. Honek ondo irteteko taldeko trikimailu piloa onartuta egongo da: askoren artean jendea airean eustea, oin bat uztai barruan sartu eta bestea lurra zapaldu gabe mantentzea, hankak uztai barruan izan arren gorputza kurrera ez erortzeko beste kideen oreka profitatzea…
Joko honek asti dibertigarria pasatzen laguntzeaz gain gue lagunengana gehiago hurbiltzen lagun diezaguke.
Gainera, lehiazko bertsioan bezala zailtasuna handitzen duen eragile bat dago, musika gelditzen den bakoitzean uztai kopuru bat kentzen dela, kasu honetan, lehia handitu beharrean kooperazioa indartuz.
Hona hemen joko honetara jolasteko argibide batzuk.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario