domingo, 21 de diciembre de 2008

Aisialdia eta Literatura

Gaur egun aisialdiaren alorrean gainbehera bat jasaten ari den beste gai bat literatura da. Egungo bizimodu azkar eta bat-batekoaren eraginez honelako plataformek hainbat aldaketa jasan izan dituzte.
Hasteko bere erabilera jaitsi egin da, gizartearen zati handi batek nahiago du informazioa modu azkar eta errazago batean jaso, horregatik jotzen du entzunezko (MP3, irratia...) eta ikus-entzunezkoetara (telebista, filmeak, internet...) sarriagotan.
Hala ere, irakurketarena mendeetan zehar iraun duen euskarri bat izanik ez da egun batetik bestera desagertuko eta hau gertatzen uztea gure aldetik inozokeria bat izango litzatekeela deritzot nik. Izan ere, irakurketak irekitzen dizkigun bisaiak ezin dizkigu beste edozein arte espresiok ireki, literaturaren erabilerak irudikapena edertzen du, ideia eta balore berriak asimilatzen laguntzen du eta beste abantaila batzuen artean ortografia hobetzen du.
Arazoa da gaurko egoeran beherantz dihoan zerbait dela, hots, gero eta gutxiago irakurtzen da paperezko euskarrian (komunikabide zein literaturan). Gure eginbeharretako bat hurrengoei literaturaren abantailetaz gozatzen irakastea dela deritzot nik. Horretarako gu hasi beharko ginateke teknologiaren euskarri honi behar duen erabilera ematen, datozenentzat eredu izan gaitezen.
Azken finean euskarri bakoitzak bere izaera eta alde ederrak ditu, literaturarena bultzatzeko itxaropenarekin haurrentzako zenbait obra gomendatuko ditut hemendik aurrera.

1 comentario:

Eztizen dijo...

Kaixo Beñat!!!!!
Benetan oso ondo dagola zure bloga, eta norbaitek esaten badu beste zeozer ez egin kasu. Inportantena kalitatea da eta ez kantitatea, ta hemen jarri duzuna kalitate onekoa da.
Segi horrela eta gu asko ikasiko dugu jartzen dituzun sarrerekin.
Musus

Eztizen Vidal